Etxebizitza egiteko
beste modu bat
Gurea etxebizitza egiteko beste modu bat da; inplikatuagoa, adimentsuagoa, pertsonengandik pentsatuagoa.
Espazio modernoak eta kalitatezkoak, kokapenaren, prestazioen eta kostuaren arteko elkargunean, eta bizitza errealerako, benetakorako eta pertsona bakoitzaren erara diseinatuak.
Sustatzailearen eta bezeroaren arteko harreman benetan zintzoa eta hurbila, talde bat osatuz etxe partikularrak marraztu ahal izateko, bizitza partikularretarako.
Eta prozesu zaindua, etxebizitza bat erostearen esperientzia buruhauste txikiagoa eta bularrean emozio handiagoa izan dadin. Erosketa adimentsua eta, aldi berean, zirraragarria badagoelako, eta hori eskaini nahi dugulako.
Balioak




Sendotasuna
Gipuzkoa eraikitzen emandako 100 urteek konfiantza-zigilua eta denek eskaini ezin duten ezagutza eman digute. Ibilbide horren ardura sentitzen dugu, eta segurtasuna eta koherentzia transmititzen ditugu proiektu bakoitzean.
Ilusioa
Energiaz eta enpatiaz lan egiten dugu, proiektu bakoitzean gure onena emanez. Gure konpromisoa sendoa eta iraunkorra da: profesional gisa gure onena ematea, etxebizitzen diseinuaren, eraikuntzaren eta sustapenaren bidez zoriontasuna eta ilusioa sortzeko.
Freskotasuna
Edozein erronkaren aurrean, lehenengo gauza begirada zabaltzea da. Entzun, behatu eta geure buruari galderak egiten dizkiogu, badakigulako benetako berrikuntza pertsonak ulertzetik eta aukera berriak proiektatzetik jaiotzen dela. Hobekien laguntzen eta gehien inspiratzen duen sustatzailea izan nahi dugu.
Zuzendaritza
20 urte baino gehiago
etxeak eraikitzen
Jakoba Korta Imaz
Moyua Homeseko zuzendari nagusia
Construcciones Moyuan hogei urte baino gehiagoz eraikuntza-arloaren buru izan ondoren, 2021ean Moyua Homes-eko zuzendaritza nagusia hartu zuen, uste sendo batekin: etxebizitza, ororen gainetik, pertsonei eskainitako zerbitzua da. Hortik sortzen da sustapena ulertzeko modu fresko bat: etxebizitza duin baterako sarbidea hurbiltzen duena —babestutako etxebizitzaren bidez ere— eta familia bakoitza erdigunean jartzen duena, ondo pentsatutako etxeekin, bizitzeko gogoa pizten duten lekuetan eta hasieratik amaierara arteko harreman hurbilarekin.
Gaur egun, erronka hori Moyua Taldeko Operazioen zuzendaritzarekin uztartzen du, eta 2025ean bere unibertsitate-ibilbidea lidergora bideratutako prestakuntzarekin osatu du: Executive MBA Deusto Business School-en eta International Leadership Program Fordham University-n.
- +20 urte
- eraikuntzan
- 2021
- Moyua Homesen buru
- Deusto · Fordham
- zuzendaritza eta lidergo-prestakuntza
MH taldea
Urrats bakoitzean arima jartzen duten pertsonak, buru argiz, ikusmenez eta ilusioz lan egiten dutenak, beti zugan fokua jarriz.
Alberto Rollán
Sustapenen bideragarritasuna eta garapena
María Rajado
Diseinuko eta pertsonalizazioko arduraduna
Asier Sardón
Arlo juridikoko arduraduna
Sara Yáñez
Merkataritza-zuzendaria eta produktuaren garapena
Iker Alberdi
Berrikuntza digitaleko eta AAko arduraduna
Amaia Ramos
Salmenta-komertziala
Nahia Peña
Salmenta-komertziala
Oihane Urreta
Pertsonalizazio-aholkularia
Leticia Diez
Salmenta-komertziala
Garbiñe García
Salmenta-komertziala
Lursail bat
duzu?
Lurzorua bilatzen dugu promozio berrietarako, eskaria dagoen lekuetan. Lursail bat baduzu edo ezagutzen baduzu, kontatu iezaguzu.
Proposatu lursail bat